Orriak

2007/12/14

LIBURUEN ALTXORRA

2007ko abenduaren 13an, Galtxagorri elkartetik ipuin kontalari bat etorri zen, Axel Luzarraga. Ekintza honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea da.

Hiru taldetan banatu ginen: lehendabizi 2 urtetik 5 urterarte, gero 1-2. mailak, eta azkenik 3-4-5-6. mailak.

Axelek, liburuak aurkeztu eta eskolan urtarrilaren 14rarte egongo direla esan zigun. Liburuak nola hartu ere azaldu eta guk ondo ulertu genituen bere azalpenak.
Egin zituen kontakizunak liburuetatik hartuta eta bere entonazioarekin eginda zeuden.
Oso politak!
Joan ostean liburuak hartu eta bere azalpenei jarraituz maileguan hartu genituen etxean ere irakurtzeko.

Berak esan zigun itzultzerakoan opari bat ekarriko zigula.
Ea zer ekartzen digan!

Orain, ea berak egindako hitz joko hau errepikatzeko gai zareten: “sagarra segerre sigirri sogorro su, zabala zebele zibili zobolo zu, makala mekele mikili mokolo mu”. Bizkorrago, bizkorrago!!

Zuek bai, merezi duzuela oparia ondo eta bizkor esatea lortu baduzue!

2007/12/07

EUSKERAREN EGUNA

Euskeraren nazioarteko eguna ospatu zen, atzo astelehenak 3, 2007ko abenduan.
Busturiako Altamira auzoan, Jose Maria Uzelai eskolan ospatu genuen eskolako ikasle guztiek. Txikiek goiza ipuin kontalari batekin ondo igaro zuten, eta ondoren euskal jolasekin jolasten ikasi zuten.
2.eta 3. ziklokoek aldiz, goizez “altxorraren bila”jokoan jolastu genuen, eta arratsaldez joku ezberdinetara jolastu genuen.
Eskola amaieran, globoak askatu genituen, bakoitza bere lemarekin, bakoitzak berea idatziz, noski!
Eta guzti hori euskeraren eguna izan zelako.
Nire ustez egun bikaina eta dibertigarria izan zen denontzako.