MENDATATIK TXAPELAREKIN
Joan zen igandean, Martxoaren 17an, Mendatako herriak XVI. Bertso Txapelketa antolatu zuen herriko plazan. Hara joan ginen Busturiko Jose Mª Uzelai eskolako ikasle batzuk parte hartzera, urte pare bat baitaramagu eskolan bertsolaritza ikasten eta.
Gure lehenengo urtea izan arren, ez ginen esku hutsik bueltatu, TXAPELDUN baizik!!! J
“Korrika, Eman Euskara Elkarri” izan zen
gure gaia, eta indar guztiak jarri genituen bertsoak egiteko.
1. Korrika hamazortzi
Andoain-Baiona
Euskera eman elkarri
Bai ideia ona!
2. Lekukoa hartuta
Euskeraz berbetan
Hizkuntza onena da
Euskera benetan.