GERNIKAKO BONBARDEOA
GERRA HILKA EGITEN DEN POLITIKA
2013ko apirilaren 26an Arrotegira joan ginen.Altamirako eskolatik Axpeko Arrotegiraino joan ginen oinez. Gernikako bonbardaketari buruz hitz egitera joan ginen. Egun horretan Gernikako bonbardeoaren 76.urteurrena zen.
Heldu ginenean bideo bat ikusi genuen, Picassoren kuadroko marrazkiak izan ziren. Hegazkinak kostatik etortzen ziren Bermeotik. Denak harrapatu nahi zituzten. Alemanek eta italiarrek helburuak izan zituzten:bonbak frogatu nahian, errepideak apurtu nahi zituzten errepublikarrak ez urtetzeko. Euskal Herria menperatu nahi zuten.
Eskutaleku asko egon ziren baina batzuk apurtu ziren. Eskutaleku asko zeuden: Astrakoa, Pasilekukoa, eliza, kobak eta zubipeak. Gernika sutan zegoen. Bermeotarrak sua ikustean itsasontziak hartu eta eskapa egin ziren beraiengana zetorrela pentsatuz
.
Andra Mari eleiza, Gernikako arbola eta Astra arma fabrika zutik geratu ziren. Gezur ofízial bat egon zen: errepublikarrak Gernika apurtu zutela. Pertsona bat egon zen benetako gertaera azaltzeko. Pertsona hori Pablo Piccaso zen. Kuadro bat egin zuen Gernikako bonbardaketari buruz eta orain Madrilen dago.
Uste dut ez dela egokia Gernika bonbardatzea. Euskal Herria menperatu nahi zuten, baina danak hil bazituzten, zer menperatuko zuten?