Orriak

2016/11/22

EUSKERA BULTZATZEKO TXANTXANGORRIAREN KANPAINA MARTXAN DAGO.

     Dakigunez, tamalez, zeregin handia dugu Euskeraren erabilpena bultzatzen eta horretarako aurten ere kanpaina berri bat abian jarri dugu. Euskeraren txantxangorriaren inguruan montatu dugu kanpaina, hiruhileko bakoitzean gure ikasleak  kaiola barruan dagoen txantxangorria askatzea izango dute  helburu eta baita ere, jakina,saria jasotzeko baldintza izango da. Horretarako egunerokotasunean euskeraz aritu beharko dira zaindariak txandaka guztiak izango direlarik. Jasoko duten saria ikasleak aukeratutakoa izango da euren konpromisoa bilatuz.

     Hasteko gela bakoitzak txori baten izena hartu du eta gelan txori hori kaiolan izango dute. Astelehentik ostiralerako egunerokotasunean taldea euskeraz aritzen baldin bada euren txoria askatzea lortuko dute eta beheko pasabideko muralean dagoen txantxangorria askatzeko erabiliko dute. Horrela, hiruhilabetearen amaieran 7 edo 8 txori izan behar dituzte (talde bakoitzak) Euskeraren txantxangorria askatzeko. Seguru gaude lortuko dutela eta sariarekin ere disfrutatuko dutela.

    Gure txikiak ere Urtxintxa jarri dute Euskeraren txantxangorri lagun moduan eta hilero pasatzen dira esaera zaharra aldatzera eta txantxangorria zaintzera.

   Gure txantxangorria nahi badozu ikusi etorri gure eskolara eta beheko pasabidean aurkituko duzu Urtxintxa eta talde ezberdinak askatutako txoriak zaindari dituztelarik.
    

EUSKERAREN TXANTXANGORRIAREN MURALA.

2016/11/18

EUSKERA EGUNA eta EUSKERAREKIKO KONPROMISO BIDEOA.



       Aurten Euskeraren eguna larunbata dela eta ikastetxean abenduaren 1ean ospatuko dugu. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ditugu ikastetxean, HHn goizez tailerrak (marrazketa eta margotzeko tailerra, ipuin kontalari tailerra, karaoke tailerra eta jolasen tailerra) gure txiki guztiak pasatuko dira tailer ezberdinetatik. Lhn 11:00etan manifestua irakurketarekin hasiko dugu ospakizuna,  jolasordu ostean herriko amona bat etorriko zaigu bere lan eta euskerari buruz hitzegitera eta goiza amaitzeko euskal kirolak egiten arituko gara, herriko Harri berri elkarteari esker lortutako kirol materialekin. Arratsaldeari dagokionez, HHkoak lehendabizi filme euskalduna ikusiko dute eta LHkoek Euskal kanta batzuekin jolastuko dute... Eguna amaitzeko 15:40an denok jeitsi eta, denbora ona izanez gero patioan edo euria izanez gero tenis pistetan, 5.-6. mailako ikasleak bertsoak botako dituzte eta ondoren Euskeraren txantxangiorriaren kanta guztiok abestu eta dantzatu egingo dugu. Bestalde, eskola eratzen dugunok ( ikasle, irakasle, guraso, monitore...) argi izan behar dugu euskera eguna egunerokotasunean barruan eraman behar dugula, ez dela egun bateko errebindikazio bat baizik eta egun guztietara zabaldu beharrekoa herri eta eskola euskalduna eratzeko ahaleginetan.  Ahalegina txikia baldin bada ere asko da.

      
       Bestalde, Abenduaren 3an, herriko ospakizunerako euskerarekiko dugun konpromisoa azpimarratzeko asmoarekin bideo hau bidali dugu.

2016/06/09

RUGBY SAIOAK ESKOLAN

Pasadan hilabetean, Gernika Rugby Taldeko partaideak etorri ziren bi egunetan beraien kirola ezagutaraztera. Eskerrik asko Gernika Rugby Taldeari Busturiko herriaren partez eta animo zuen asteburu honetako partida erabakiorran!


2016/05/16

GORPUTZ HEZKUNTZAN LANDUTAKO EUSKAL DANTZAK


Gorputz Hezkuntza arloan, 2. ebaluaketan, besteak beste Gorputz Adierazpena landu genuen: mimika, dramatizazioa, eszenifikazioa, dantzak... Hona hemen gehiegi ensaiatu gabe ikasitako Euskal Dantza batzuk!


2016/04/28

Solasaldia

                                                             ESKOLA

Atzo, apirilaren 27an, Axpeko Arrotegi Zaharren Egoitzara joan ginen. Bertako lagunekin antziñako eta gaurko eskolari buruz hitz egiten egon ginen.

Asko ikasi genuen.Gehien bat gaur egunekoa baloratzen eta lehengoa ez ahazten.

 


2016/04/20

ARRANO ARRANTZALEA: bideo hitzaldia

   Ostiralean, apirilak 15, "Skype" programaren bidez bideo hitzaldi bat izan dugu, arrano arrantzaleari buruz landu duguna azaldu dugu.
Bird Center-ek koordinatu du Euskal Herriko beste eskola batzuetako umeekin izan dugun ekitaldi hau.


                               http://www.urdaibaiospreys.eu/eu/esperientziak-parteleatuz

ARRANO ARRANTZALEA-BIDEO HITZALDIA making of

BIDEO HITZALDIA

http://www.magisto.com/video/LV0OYVMbBD9pTxFhCzE




2016/04/17

ARRANO ARRANTZALEA


                                     
                Kaixo guztioi!
                Hainbat lan egin ostean, hona hemen gure komikiak.
                Sartu lotura honetan eta irakurri ...!!!

                                         5. eta 6. maila


                                     http://www.calameo.com/read/00281767088e17d0e79d5




                                   

2016/03/18

2016/01/21

SAHARA





Martitzenean Eder etorri zen gure eskolara: Abenduan Saharako kanpamenduetan egon zen laguntzen eta berak ateratako argazkiekin kontatu zigun han nola bizi diren. Eskerrik asko.

2016/01/03

UZELAI ZIKOINA

Gabonetako emanaldian Lur planetak duen garrantziaz ohartu ginen eta guztion artean babeztu behar dugula esan genuen. Zoritxarrez "pertsona" batzuk ez dute horrela pentsatzen eta Uzelai zikoina tiroz hil dute. Uzelai zikoina gure eskolaren izena zeraman orain dela hamar urte gure eskolako ikasleak bere "Aita-amabitxi" izan zirelako. Albiste tristea urtea hasteko.