Aurten Euskeraren eguna larunbata dela eta ikastetxean abenduaren 1ean ospatuko dugu. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ditugu ikastetxean, HHn goizez tailerrak (marrazketa eta margotzeko tailerra, ipuin kontalari tailerra, karaoke tailerra eta jolasen tailerra) gure txiki guztiak pasatuko dira tailer ezberdinetatik. Lhn 11:00etan manifestua irakurketarekin hasiko dugu ospakizuna, jolasordu ostean herriko amona bat etorriko zaigu bere lan eta euskerari buruz hitzegitera eta goiza amaitzeko euskal kirolak egiten arituko gara, herriko Harri berri elkarteari esker lortutako kirol materialekin. Arratsaldeari dagokionez, HHkoak lehendabizi filme euskalduna ikusiko dute eta LHkoek Euskal kanta batzuekin jolastuko dute... Eguna amaitzeko 15:40an denok jeitsi eta, denbora ona izanez gero patioan edo euria izanez gero tenis pistetan, 5.-6. mailako ikasleak bertsoak botako dituzte eta ondoren Euskeraren txantxangiorriaren kanta guztiok abestu eta dantzatu egingo dugu. Bestalde, eskola eratzen dugunok ( ikasle, irakasle, guraso, monitore...) argi izan behar dugu euskera eguna egunerokotasunean barruan eraman behar dugula, ez dela egun bateko errebindikazio bat baizik eta egun guztietara zabaldu beharrekoa herri eta eskola euskalduna eratzeko ahaleginetan. Ahalegina txikia baldin bada ere asko da.
Bestalde, Abenduaren 3an, herriko ospakizunerako euskerarekiko dugun konpromisoa azpimarratzeko asmoarekin bideo hau bidali dugu.