TXANTXANGORRORRIA ASKATU DUGU
Gaur goizean hitzordua jarrita izan dugu. Denok irrikaz elkartu gara txantxangorria askatzeko. Ikasturtean zehar euskararen erabilerak eman dio indarra eta poza txantxangorriari preso egon den tokian itxaropenez zain egoteko. Kaiolako zutabeak banaka jausi dira gure ikasleek astero euskararen erabilerarekin irabazitako mota ezberdinetako txoriekin. Zeharo polita izan da ekitaldia eta gure ikasleek euren konpromesua, euskera erabiltzeko indarrez berriztu dute.LHkoak mailaka pasatu dira zutabeak kentzen eta HHkoak Urtxintxarekin lagundu diote txantxangorriari askatzen arbola puntan kokakatu direlarik biak.Ekitaldiari hasiera emateko Robertok txantxangorriaren ipuina kontatu deusku denok hasieratik kanpainaren bilakaera jarraitu dezagun, denak oso adi egon dira eta txikiei asko gustatu zaie historia.
Haur hezkuntzakoak hasi dira Urtxintxarekin Txantxangorriari lagunduz.
Jarraian lehenengo mailakoak lagundu dute
Gero bigarren mailakoak izan dira lagundu diotenak txantxangorriari
Hirugarren mailakoak ere
Gero laugarren mailakoak, urtean hiru txori ezberdin izan direla
Eta bukatzeko, eskolako nagusiak, bostgarren eta seigarren mailakoak.
Azkenik, Txantxangorria eta Urtxintxa gurekin gure ikastetxeko arbolan gelditu direlako oso pozik jarri garenez, guztiok agindu dizkiegu ondo zainduko ditugula eta horretarako, EUSKERAZ HITZEGINGO DUGULA indartsu esan diegu.