Orriak

2019/05/24

A21 Eguna



A 21 EGUNA: PLANETA JASANGARRIA

Gaur, hilak 24, A21 eguna ospatu dugu eta planetaren jasangarritasuna izan dugu ardatz, " Zero plastikoa" ekimenean oinarriturik.
Egunaren hasieran denok guanteak jantzi eta gure inguru hurbila plastikoz eta zaborrez garbitzera atera gara. Ondoren hamaiketako osasuntsua egin dugu denon artean ekarritako fruta jan dugularik eta goiza amaitzeko "zero plastikoa" ekimeneko kide birekin sentsibilizazio saioa izan dogu. 
Arratsaldez, 15:45ean eskola guztia eskola aurrera atera gara eta "Zerua maitatzen" abestia abestu dugu.
Eguna itzel joan da eta argi gelditu zaigu zaborrak eta batez ere plastikoak gure planeta gaixotzen ari dela eta zerbait egin beharrean gaudela. Orain badakigu gure planetari nola lagundu.