Orriak

2019/10/17

BIRD-CENTERRA BISITA

Klasean, Urdabai-paduretan bizi diren hegaztiez hitz egitea entzutea oso aspergarria da; hobe da hantxe ikustea. 
Horregatik atzo, urriaren 16an, 5. eta 6. mailakoak Bird-Centerra joan ginen.







Han ikusi ahal izan genuen zenbat bizitza dagoen paduretan, bai landare bai animalia. 
              

Gainera, kontatu ziguten ea gure auzokide berria, hau da, arrano arrantzalea, ondo moldatzen den gure artean.


 



 






2019/10/09

HEZKIDETZA

Aste honetan Magda pirata etorri da eskolara, eta kontatu digu ez zaiola gustatzen pirata izatea, nekazaria baino.




Guk esan diogu guztiok, bai mutilek bai neskek, nahi duguna izan gaitezkeela.










2019/10/08

URRIKO LEHEN ASTELEHENAKO AZOKA

Pasa den aslehehenean, urriaren  7an, URRIKO LEHEN ASTELEHENEKO AZOKA ospatu zen Gernikan; gainera, oso eguraldi ona egiten zuenez, eskolatik ihes egitea eta horra joatea erabaki genuen.






Han, artisauen lanak ikusi genituen.




Baita baserriko animaliak zein produktuak (eztia, ogia, gazta...) ere. 


             
              


                   


Noski, gauza goxo horiek ikusi eta gero, dastatu behar izan genituen: ON EGIN!!