Musika orduan lehenengo mailakoak zonbi bihurtu gara. UUUUUUUU!!!
2014/10/31
2014/10/29
GU BAI CHEF GALANTAK!!
Gelan txokolatezko laukitxoak egin ditugu. Ikusi nahi duzue nola egiten diren?
2014/10/28
2014/10/23
LIBURUTEGI EGUNA
1 eta 2. mailakook liburutegira joan gara liburutegi eguna ospatzera. Egin ditugun marrazkiak horman itzatzi ditugu, liburuak irakurri eta pelikula bat ikusi dugu.
2014/10/21
5. eta 6. mailakoak kontsumo sano baten alde.
Urriaren 8an, 5. eta 6.mailakook Eroskira joan ginen tailer batzuk egiten. Bertan nutrizioarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten iharduera batzuk egin genituen.
2014/10/20
INURRIAK
100.000 izan daitezke inurritegi bakar batean. Galeriak osatzen dituzte.
BIZITOKIA
Kolonietan bizi dira.
EZAUGARRIAK
Elkarrekin bizi dira. Komunitatearen alde lan egiten dute.
Erreginaren menpe bizi dira.
TALDEAK
TALDEAK
·Erregina: Arrautzak erruten ditu.
·Arrak: Ugaltzen dira.
·Langileak: Elikagaiak lortu eta inurritegiak eraiki egiten dituzte.
Inurritegia zaindu eta inurritegia defendatu ere egiten dute. NEREA
2014/10/15
NEMESIOREN ITZALA
Nemesio eta ama etxe batean bizi ziren.
Baina gau guztietan hozkailutik janaria desagertzen zen, baina ama ezin zen izan, gau guztia lo egoten zelako.
Bat batean konturatu zen Nemesioren itzala potolo-potolo zegoela.
Gau hartan amak tranpa bat preparatu zuen:
Hozkailua zabaltzen zuenean xurgagailuak irentsi egingo ziola!
Orduan itzalak hozkailua ireki eta xurgagailua ikusita ihesi egin zuen leihotik.Nemesio bere atzetik korrika hasi zen. Taxi bat hartu eta kultur etxeko liburutegira joan zen . Han zegoen Nemesioren itzala eta biok joan ziren etxera.
UNAX BILBAO.
UNAX BILBAO.
EROSKIRA BIDAIA
2014-ko urriaren 9an, Gernikako Eroskira joan ginen, elikagaiekin lan egitera.
Lehenik, produktu bakoitzak duen etiketen koloreak azaltzen hasi zen Garazi monitorea.
Gero, hamaiketan, janari pila bat ekarri zuten: frutak, galletak, ura, zukua…
Oso gozoa zegoen dena!. Elikagaiak gosaltzeko izan ziren.
Ondoren, joko bat egin genuen denda osotik, dibertigarria izan zen. 3 talde egin genituen. Elikagai osasungarriak hartzera joan behar ginen.
Azkenik, ordu erdian, plazara joan ginen jolastera, eta gero, tren geltokira joan ginen. Bueltan, tren berria ezagutu genuen!.
Asko gustatu zitzaidan bidaia.
LUR ITURBIDE
PIZZA
OSAGAIAK:
.Pizza egiteko ogia
. 500g gazta birrindua
. 600g hirugiharra
. Tomate saltsa apur bat
. Tomate saltsa apur bat
NOLA EGIN:
.Lehendabizi,pizza egiteko ogiari kanpo aldetik eta barruko aldetik tomate saltsa bota.
.Jarraian,gazta birrindua eta hirugiharra nahastu.
.Ondoren laban sartu.
.Azkenik, labetik atera eta gazta apur bat gehiago bota.
ON EGIN!
BEÑAT HORMAETXEA
2014/10/14
DESKRIBAPENA
Ni June Aranguena naiz. Hamar urte ditut eta Busturin bizi naiz.
Ia beti koleta eramaten dut.Nire begiak txikiak dira eta ez dudanez ondo ikusten betaurrekoak ditut.
Handia eta argala naiz. Batzutan piska bat bihurria naiz.
Argazki honetan Castillo de Sopeñan gaude familia osoa .
Oso ondo pasatu nuen! .
IGARLEA
Epa lagunok
Zer moduz uda?
Gu fin hasi garenez hemen ikusiko dituzue gure lanak
Zer moduz uda?
Gu fin hasi garenez hemen ikusiko dituzue gure lanak
Bazen behin nekazari bat dirua lortzen zuena igarlea zela esaten, Kakalardo deitzen zen.
Egun batean Erregeri eraztun bat galdu zitzaion eta Kakalardori deitu zion asmatzeko non zegoen .
Baina eraztuna hiru zerbitzarik lapurtu zuten.
Lehen zerbitzaria Kakalardoren gelako atearen ondoan egon zen entzuteko eta bat-batean oilarraren lehen kukurrukua entzun zuen igarleak.
-Hemen da lehenengoa!
Bigarren zerbitzariak berdina egin zuen eta bigarren kukurrukua entzun zenerako, kakalardok esan zuen:
- Hemen da bigarrena!
Hirugarren zerbitzariak esan zuen:
-Ni ezagutzen banau hirurok joango gara beragana .
Eta zerbitzariak berdina egin zuen eta kukurrukua entzun zen.
Kakalardok esan zuen:
-Hemen da hirugarrena!
Zerbitzariak eraztuna eman zion kakalardori eta kakalardok Erregeri .
Sari handia eman zion kakalardori.
Baina Erregek kakalardo bat hartu zuen lurretik eta esan zuen:
- Igarlea bazara asmatu zer daukadan eskuan! .
Kakalardok asmatu egin zuen eta famatu joan zen etxera.
MANEX
BEASKOETXEA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)