Bideoan akats bat dago, esagutu=ezagutu.
2014/12/28
EUSKARAREN EGUNA.
2014/12/18
Olentzerori gutuna
Olentzero maitea:
Gu 8 urteko 3garren mailako neska-mutilak gara eta gure gela herriko lagunak deitzen da.
Aurten irakasle berri bat daukagu eta Ianire deitzen da. Gure tutorea Bego da eta esku-zabala da,
Begok eskolan urte asko eramaten du.
Oso langileak gara eta elkarrekin oso ondo konpontzen gara.
Gure gelarako, 3 eta 4garren mailarako hau nahi dugu: niken baloi bat,teniseko pelota batzuk,chucki7 filma,tic tac boom jokua pilarekin....
Ez baduzu hori ekartzen beste gauza bat ekarri mesedez.
Eskerrik asko eta musu haundi bat.
EKAIN eta SUSANA
Gu 8 urteko 3garren mailako neska-mutilak gara eta gure gela herriko lagunak deitzen da.
Aurten irakasle berri bat daukagu eta Ianire deitzen da. Gure tutorea Bego da eta esku-zabala da,
Begok eskolan urte asko eramaten du.
Oso langileak gara eta elkarrekin oso ondo konpontzen gara.
Gure gelarako, 3 eta 4garren mailarako hau nahi dugu: niken baloi bat,teniseko pelota batzuk,chucki7 filma,tic tac boom jokua pilarekin....
Ez baduzu hori ekartzen beste gauza bat ekarri mesedez.
Eskerrik asko eta musu haundi bat.
EKAIN eta SUSANA
2014/12/02
Garraiobideen historia
GARRAIOBIDEEN HISTORIA
Antzina,beste leku batzuetara joateko oinez joan behar zen,ez zegoelako makinarik gaur egun moduan.
Geroago,animalien gainean hasi ziren joaten.Jesarlekuak erabiltzen zituzten ipurdian minik ez egiteko.
Horren ostean, gurdietan hasi ziren joaten animaliekin tiraka eta gurdietan gauzak gordetzen zituzten edo lo egiten zuten.
Ondoren,pertsonak bizikletetan hasi ziren joaten , ez zituzten frenorik eta egurrez eginda zeuden.
Azkenik, hegazkinak eta autoak asmatu ziren. Gerratarako erabiltzen zituzten .
Alderantziz aberatsak autoak zituzten.
Beñat Hormaetxea
Inurria eta txitxarra Hallowenen
Inurria eta Txitxarra
Orain dela urte asko, Sudafrikan inurria eta txitxarra bizi ziren eta lagun onak ziren. Baina arazo bat zuten, Halloween egunean ez zuten inor aurkitzen.
Egun batean, inurriak eta txitxarrak etxe bat topatu zuten eta hara hara abiatu ziren. Baina ez zen etxe bat eta handik joan egin ziren. Gero, esan zion txitxarrak inurriari:
-Non topatuko dugu etxe bat?
-Ez dakit!.
-Eh ! Zer da hori ?
-Munstro bat da! Arin, goazen!
Munstroa oso arin joan zen eta inurria jan zuen.
Orduan, txitxarra ere munstroaren barrura joan zen laguntzera eta esan zion inurriari txitxarrak topatu zuenean:
-Hemen zaude!
-Zelan hilko dugu?
-Ostikadekin!
Saiatu ziren eta hil egin zuten.
Azkenean, etxe piloa topatu zuten eta oso pozik geratu ziren.
Gero, esan zion txitxarrak inurriari:
-Munduko Halloween onena da hau!
-Nirea ere bai!
Lur Iturbide
Inurria eta txitxarra
Inurria eta Txitxarra
Baziren behin inurri bat eta txitxar bat.
Inurriak lanean igarotzen zituen udako egun guztiak janaria biltzen eta txitxarrak lan gutxiago egiteko esaten zion eguraldi ona zegoelako.
Inurria lanean zebilen artean , txitxarrak uda guztia kantatzen eta kantatzen bota zuen.
Baina uda joan eta negua etorri zen arro-arro.
Txitxarrari hotzak gosea ekarri zion.
Txitxarra argal, umil eta erdi hila gelditu zen. Inurriaren etxera joan zen janari apur bat eskatzera.
Inurriak ezetz esan zion eta hurrengoan lana egitea beharrezkoa izango zela esan zion.
Manex Beaskoetxea
Txakal gorria
Txakal gorria.
Bazen behin Txakal gorri bat antilope zahar baten hezurrak karraskatzen. Bat-batean Pantera beltz bat agertu zen han.Txakal gorriak beldurrez esan zuen:
-Ze goxo zegoen pantera beltz hori!
Pantera beldurtuta korrika hasi zen baso erdiraino. Gero Txakal gorriak esan zion tximino bateri:
-Ekarri pantera bat hilda bazkaltzeko!
Eta tximinoak esan zion Pantera beltzari:
-Txakal gorriak gezurra esan dizu baina zure lepoan jarri ahal banaiz esango dizut non dagoen Txakal gorria.
Tximinoa Pantera beltzaren lepoan jarri zen eta Txakal gorriarengana joan ziren. Baina panterak pentsatu zuen gezurra izan zela.Tximinoa lepotik bota zuen arbola bateraino, baina atzaparkada bat egin zion ipurdian.
Unax Bilbao.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)