Orriak

2020/02/28

Zaborra batzen


Gaur eskolako ingurua garbitzera atera gara. Horretarako, taldeka joan gara toki askotara (patiora, frontoira, tenis-pistetara...) eta topatu dugun zabor osoa batu dugu sakuetan. 

GURE PLANETA ZAINDU BEHAR DUGU
BESTE BAT EZ DAUKAGULAKO!

IRRATI SAIOA


Aurten, beti bezala, hilean behin irrati-saioa prestatzen dugu eskolan, Busturian zehin munduan zer gertatu den kontatzeko. 
Gaur, otsailak 28, 5.mailakoek prestatu dute irrati-saioa; 6.mailakoek urtarrilean egin zuten, eta laster beste gelakoek egingo dute.
OSO INTERESGARRIA ETA DIBERTIGARRIA
 IZAN DA!!









2020/02/21

INAUTERIAK


Bariku batean, Otsailaren 21ean, pertsonai mitologiko guztiak 
Busturiko eskolara joan ziren 
eta hango umeekin egun osoa ematea erabaki zuten, Inauteriak ospatzen.
Umeek ikusi zuten pertsonai horiek, nahiz eta oso desberdinak izan,  
denek bere alde ona ere zutela:
Galtxagorriak oso langileak ziren
Tartalo arduratsua zen
Maritxu Teilatako esker onekoa zen
Zezengorri zaindaria zen
Lamiak  laguntzaile onak ziren
 Akerbeltz babeslea zen
Mari eta Sugar behatzaileak ziren
Elkarrekin jolastu, dantzatu, abestu, eta arratsaldez txokolatea jan… egin zuten.
Primeran pasatu zuten, 
eta gainera, ikasi zuten guztiok gure alde ona topatu eta erakutsi behar dugula.

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan 
eta atera dadila Busturiko Inauterietan!






Eta eskola amaitu ondoren,
Inauteriak herrian jarraituko dira:
ONDO PASA BUSTURIA!!


2020/02/17

AUKERA BERRIEN ALDE!!

Adimen urritasunarentzat, AUKERA BERRIEN ALDE!!



Martxoak 21ean denok ekoetxe Urdaibaira, adimen urritasunarentzat AUKERA BERRIEN ALDE!!
Egun honetan, dorre Madariagan hainbat ekintza izango dira animatu eta joan zaitezte.

2020/02/11

SUHILTZAILEEI BISITA

Pasa den ostiralean, otsailak 7, 
1. eta 2. mailako umeak 
Gernikako suhiltzaileak bisitatzera joan ginen. 
Erakutsi ziguten nolakoa den beren lana, 
euren uniformeak jantzi genituen, 
kamioietan montatu ginen, 
sirena jo genuen, 
eta sua mahukekin amatatzen ikasi genuen.
Suhiltzaileak oso jatorrak ziren, 
eta oso ondo pasatu genuen.




2020/02/05


STA AGEDA BEZPERA KANTUAN


Sta Ageda bezpera egunean, otsailak 4an, ohitura jarraituz auzotik kantuan atera gara eta amaiera emateko Herriko Atxurkulu elkartearekin bateginez abestu dugu. Oso ondo pasatu dugu, Atxurkulu elkartekoak txistu musika eta guzti etorri dira eta animazio itzela jarri dute. Eskerrik asko !! Hurrengo ikasturtean ere espero zaittuegu.