Orriak

2020/12/22

 OLENTZERO ETA MARIDOMINGI 

Gaur 2020ko azken eskola eguna da. Olentzero eta Maridomingi etorri dira gu ezagutzera. Haurrek beraien nahiak luzatu dizkiete, eta Olentzerok opari batzuk ekarri dizkigu eskolara.

ESKERRIK ASKOOO!!!!

2020/12/15

 IZENADUBARA IRTEERA

Abenduak 2an HH ko 4 eta 5 urtekoak eta LH ko 1 eta 2 mailakoak Izenadubara joan ginen  Olentzero eta Maridomingi ezagutzera. Eguraldiak ez zigun asko lagundu baina primeran pasa genuen.

Hemen daukazue eguna laburtzen duen bideo txiki bat.

2020/12/14

 

GABON ZORIONTSUAK! 


Azken hamarkadetan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko ekintza ugari egon dira, baina oraindik lan asko dago egiteko.

Eskolak jendartea, gizartea, hobetzeko duen ahalmenean sinesten dugu, pertsona guzti guztiak eskolatik pasatzen baikara.

Hortaz, berdinen arteko eskola eredu bat bermatzeko, berdintasuna egunerokotasunean lantzeak  premiazko garrantzia duela uste dugu.

Hori dela eta, ikasturte honetan HEZKIDETZA proiektuari hasiera eman diogu.

Hezkidetza proiektu honetan eredu berriak nola tratatu, familian (hezkuntza komunitatearen parte bat izanik) bertan ere lantzea beharrezkoa dela uste dugu.

Guzti hau lortzeko eskola eta familiaren artean lanean arituko gara.

Gabonak gainean ditugula, hezkidetza jorratzea gure ardatz nagusietako bat izanik, joko eta jostailu egokiak aukeratzeak duen garrantziaz hausnarketa eragin nahi dugu.


Zergatik da hain garrantzitsua jostailuen aukeraketa? 

Haurtzaroan jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta, izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereganatzen dituzte. 

Jolasa ikasteko egoera naturala da eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Ez dira soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. 

Jolasaren bidez bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolas eta jostailu desberdinak erabiltzen berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz, generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa bultzatuko dute. 

Hau dela eta, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritikoa egitea.

 

Jostailu bat aukeratzerakoan honako hau galdetu behar diogu gure buruari:

-       Bere adinerako aproposa da? zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?

-       Zergatik eskatu du jostailu hori? modagatik, iragarkiagatik …

-       Norekin jolas daiteke jostailu honekin? neska zein mutilekin? aniztasuna errespetatzen du?

-       Erabilera anitzeko jostailua da? era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio?

-       Zein rol garatzen dira jostailu horren bitartez?

-       Zein motatako harreman ereduak bultzatzen ditu?

 

Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpideak eta gomendioak:

-       Neskek zein mutilek jolastu ahal izatea.

-       Estereotipo sexisten transmisioa saihestea.

-       Gainontzeko haurrekin jolasteko aukera ematea.

-       Haurren arteko komunikazioa ahalbidetzea.

-       Gehiegizko indarkeria eta lehia ekiditea.

-       Harreman kooperatiboak indartzea.

-       Baztertzailea ez izatea: edozein haurrek jolasteko modukoa izatea gaitasunak edozelakoak izanda ere.

-       Dibertigarria eta motibagarria izatea.

-       Irudimena eta sormena garatzen laguntzea.

-       Jakin-mina piztea, jostailuari beste aukera batzuk bilatzeko.

-       Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea eta gatazkak konpontzeko gaitasuna lantzea.

-       Kultur aniztasuna, harreman eta bizitzeko modu desberdinak kontutan hartzea.

 

Eta ipuin edo liburuak? 

Egokiak diren hezkidetza jolasak deskribatu ondoren, beharrezkoa da  ipuin eta kontakizunak aipatzea. Izan ere, haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsuak dira. 

Aztertzen baditugu, genero estereotipoak transmititzen jarraitzen dituztela konturatuko gara.

Pertsonaia maskulinoak ausartak, ebazpen-izaeradunak, abenturazaleak eta autonomo bezala deskribatzen dira. Pertsonaia femeninoak ordea, pasibo eta ziurtasun eta autonomia gabeko pertsonak bezala azaltzen dira. Bestalde, gizonei sentiberatasuna ukatzen zaie eta emakumea aldiz sentimentalkeriarekin lotzen dute.

Zorionez, balore egokiak lantzen dituzten ipuin asko daude euskaraz argitaratuta. Beraz, txikitatik hezi ditzakegu gure haurrak parekidetasunean edo euskaraz. 

Hori dela eta, ipuinek transmititzen dituzten baloreetan arreta jarri behar dugu eta haurrak berdintasunean aurkezten dituzten liburuak hobetsi behar ditugu.

Horregatik, gida honen bidez ekarpena egin nahi dugu irudizko mundu baten bitartez berdintasunezko gizarte bat sortzeko, indibiduala nahiz kolektiboa, berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean oinarritua. Mundu bat zeinetan haurrek, sexua edozein izanik ere, aukeratu ahal izango baitituzte beren desioak, ametsak eta ilusioak, betiere aukera berdintasunean.


Gida-morea


 

2020/12/09

 EUSKARAREN EGUNA

Egun berezi hori dela medio, ikasle baten amak bideo polit bat sortzeko iniziatiba izan du. Bideoan Gabriel Zelaiaren olerki bat errezitatzen ikusi dezakegu. Bideoaren sorkuntzan 5. mailako Alize eta Maialenek lagundu diote.

IKUSI ZEIN POLITA!!!

2020/12/04

Azaroaren 20tik gaur bitartean Euskaraldiaren 2. edizioa ospatu da. Gure eskolan oso gertutik jarraitu dugu. Arigune izan gara eta normalean baino euskara gehiago entzun dugu eskola inguruan. Zorionak bada euskaraz hitz egin duzuen eta besteoi euskaraz hitz egitea erraztu duzuen guztioi. 
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!!



2020/12/03

 EUSKARA EGUNA

GAUR ABENDUAK 3 DA!!! Urtero bezala "Euskara Eguna" ospatzen ari gara. 

The Uski´s taldearen Berba zaharrak kantarekin dantza eder bat prestatu dugu. Ikusi zein polita!!   

Horretaz gain  arratsaldean gela bakoitzak euskarazko film bat ikusiko du. EDERRA PLANA!