IRITSI DA ESKOLARA ALDIZKARI BERRIA!!! HONAKO HAU LEHENENGO ALEA DUZUE!!!
2021/03/22
ANIMALIEN HABITATEN MAKETAK
2. Mailako ikasleok lur planetako animaliak eta hauen bizitoki ezberdinak lantzen ari gara. Bukatzeko taldeka banatu gara eta habitat ezbedinen maketak sortu ditugu. Azkenik, egindako lanak lehenengo mailako ikaskideei aurkeztu dizkiegu. GOZATU!!
2021/03/10
AMETSAK SORTZEN
Uraren proiektuarekin lotuta, LHko eta 5urteko neska-mutilek, musikako saioan"euri makila"egin dugu. Instrumentu honek euriaren soinua ateratzen du eta erritmoa eramateko zein erlaxatzeko erabili daiteke.
Animatu zaitez zeure "euri makila" egitera!!!
2021/03/09
MARTXOAK 8
Asko gara bat eginik!!!!
2021/03/01
URDAIBAI EZAGUTZEN
Pasa den ostiralean 3. eta 4. mailako ikasleak irteera izan genuen. Bird Centerreko begiraleen laguntzarekin Urdaibaiko marearteko guneko fauna eta Madariaga dorretxea ezagutu genituen.