Orriak

2021/04/16

 

MAITANE ALONSOK BISITATU GAITU    

 

Gaur apirilak 13, asteartea, Maitane Alonsorekin egoteko aukera izan dute gure 3. zikloko ikasleak. Maitane Alonso, euskal ikertzailea  eta medikuntza ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ikasleei helarazi dien mezua hauxe izan da:  gauzei buruzko jakin-minari uko ez egitea eta, batez ere, gustatzen zaizkigun eta betetzen gaituzten  ametsak jarraitzea garrantzitsua dela.

Eta nor da Maitane Alonso?.  



https://www.elagoradiario.com/en-profundidad/artifices-del-futuro/maitane-alonso-inventora-maquina-comida/

 

Gure gonbitatu berezia ezagutu dezazuen.bideo labur bat uzten dizuegu.

 

Eskerrik asko Maitane gure eskolara etortzeagatik eta zure bizipenak gurekin konpartitzeagatik !!

2021/04/12

 MADARIAGARA IRTEERA 

Martxoaren 18an lau eta bost urteko haurrak Madariaga Dorretxera joan ziren. Egun zoragarria pasa zuten. Ongi pasatzeaz gain asko ikasi zuten. Hona hemen bideo txiki bat: 

ARTISTAK GARA

 Jose Maria Uzelai eskolako 5 urteko gelakoak artista batzuk gara!!! Mundua kolorez bete nahi dugu eta bide horretan munduko zenbait margolari eta eskultore ezagutu ditugu.

Hona hemen gure proiektua!!!!