3.MAILAKO IRRATSAIOA
Iritsi da azken irratsaioa!!! GOZATU!!
FAMILIA ANIZTASUNA
Maiatzak 15, nazioarteko familia eguna ospatuz, ostiralean
“Familia aniztasuna” landu genuen. Hemen dituzue gure ikasleen marrazkiak
ikusgai.
Zuek ere gaia lantzeko aukera izan dezazuen hemen dituzue hausnarketa egiten lagunduko dizuen zenbait ariketa sinple. KLIKATU HEMEN
ESKOLA TXIKIEN EGUNA
Gaur eskola txikien eguna da. Covidak eragindako egoera dela eta ezin izan dugu beste eskolekin batera ospatu. Hala ere, goizetik "eskola txikien kantarekin" alaitu dugu eguna. Zapiak jantzi ditugu eta patioan argazki erraldoi hau atera dugu.
Martxoaren 12an 1go eta 2. Mailako ikasleak Kostaldeko gaia
lantzeko Mundakako hondartzara joan ginen. Bertan hondartzako animaliak ikusi
genituen. Ondoren, Madariaga dorretxean animalia gehiago ikasi genituen eta
Urdaibaiko parajeaz gozatu genuen. Amaitzeko, jan ondoren jolastu genuen eta
eskolara oinez buletatu ginen. Egun zoragarria pasatu genuen!
Ikasitako guztiarekin maketa bat egin genuen eta auzkeztu genuen. Oso lan bikaina egin genuen!!