Orriak

2008/05/26

BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA

Pasadan barikuan, maiatzaren 9an,eskola txikien jaia ospatu genuen. Montorre eskolakoak, Urretxindorrakoak eta Mundakakoak etorri ziren gure eskolara.
Goizean, harrera emateko, bertsoak abestu genituen. Gero, dantzak entsaiatu eta emanaldia egin genuen. Ondoren tenis pistetan jolas desberdinak egin genituen: hokey, banderaska, zelai errea... Goiza, guztiok elkarrekin bazkaltzen amaitu genuen.
Arratsaldean jolas librea egin genuen. Jarraian agurra egiteko bertsoak abestu genituen berriz. Ondoren argazkiak atera eta biribilketan hasi ginen.
Oso oso ondo pasatu genuen egun horretan. Hurrengo urtean Montorren egingo dugu.
Ea laster heltzen den.
EGIN KLIK BEHEKO ARGAZKIA!!

iruzkinik ez: