Orriak

2009/03/11

URDAIBAIKO PADURA


2009ko otsailaren 5ean San Kristobaleko padurara joan ginen Aixerrekuko gidari batekin. Han gidariak bertan zegoen mapa bat erakutsi zigun eta azaldu zigun padura bat sortzeko bi elementu beharrezkoak direla, ur geza eta hark berarekin dakarren lokatza, eta ur gazia eta hark berarekin dakarren harea.

Paduratik gindoazen bitartean, landare batzuen aurrean gelditu ginen, eta azaldu zigun landare haiek lezka zirela, eta ekosistema baten parte hartzen dutela baina Argentina- tik ekarritako plumero izeneko landare inbasore batek lekua kentzen diolako gero eta gutxiago daudela. Landare hori esporaz ugaltzen denez oso errez ugaltzen da eta oso zaila da landare
hori betirako akatzea, orain hainbat ikerketa daude landare horri buruz. Ondoan, hosto gabeko zuhaitz bat zegoen, eta kontatu zigun zuhaitz batzuek neguan hostoak galtzen dituztela ez dutelako elikagai nahikorik haiek negu guztian mantentzeko.

Aurrerago joan ginenean, ur ertzean zeuden landare eta txirlei buruz hasi zen hizketan. Salicornia izeneko landare bateri buruz hitz egin zigun eta beraren adar zati batzuk dastatzeko esan zigun, zapore gatzatua zuten eta azaldu zigun marearekin zerikusia zuela. Gero kontatu zigun padura artifiziala dela, gizonak egina, astilerokoek ibaia dragatu egin zutela eta orain padura dagoen tokira harea bota, itsasontzi handiak pasatzeko.

Ur ertzetik aldendu ginenean gidariak teleskopio bat atera, eta han, ibai ertzean zeuden itsas mikak ikusi genituen, oso irudi polita izan zen, txori batzuk lumak garbitzen zeuden, beste batzuk lotan eta besteak berriz, eguzkia hartzen.

Txoriak ikusi ondoren, trenbiderako biderantz abiatu ginen. Bidean zehar hainbat aztarna eta zulo ikusi genituen, gehienak azeri aztarnak ziren, baita hango landareria ere ikusi genuen. Tren geltokira heldu ginenean eskolara itzuli ginen.
5. eta 6. mailak

iruzkinik ez: