Orriak

2012/05/08

ANTZINAKO  ESKOLA

Aspaldiko eskola  etxetik urbil edo urrun egoten zen.. Oinez joaten ziren. Batzuk denbora asko eta beste batzuk gutxi behar izaten zuten. Erabiltzen zuten janzkera baserritarrarena zen.   Lanerako etxean erabiltzen zituzten arropak zaharrak ziren.

 Eskolan 9:00etatik 16:00ak arte zeuden. Antzina ez zeukaten motxilarik,saku bat eramaten zuten.   Eskolan zeuden 6urtetik 14urtera arte.

Gure aiton-amonen eskolak txikiak ziren.  Urte ezberdinekoak zeuden gela berdinean.”ESCUELA DE BARRIO”deitzen ziren  Eskola nazionalak ere bazeuden, baina oso gutxi  ziren.  Ostegun arratsaldeetan  ez zeukaten klaserik.

Sasoi horretan bakarrik liburu 1 edukitzen zuten,  ENTZIKLOPEDIA deitutakoa,bertan arlo guztiak agertzen ziren. Arbel txikia  zeukaten  koadernoaren ordez.  Neska eta mutilak bananduta  zeuden.  Neskak arratsaldean eskulanak egiten zituzten.  Ume txikiak aurreko iladatan jesartzen ziren.   Eskolara sartzerakoan Frankori abestu behar izaten zioten.

Gure aiton-amonen  garaian, erregelaz hatzamar puntan jotzen zigortzen zieten.  Kopiak 80 bider egin behar izaten zituzten...ea……….

Orduko eskolan  batzuk katekesira joaten ziren .Beste guztiak baserrira lan egitera.


            ASKO  IKUSIA,  ASKO IKASIA

iruzkinik ez: