DORRE MADARIAGAKO IRTEERA
2013ko irailaren 27an Dorre Madariagako maisu maistrekin batu ondoren San Bartolomeko mendira jolastera eta ikastera joan ginen . Han arbola asko zeuden. Tontor batera joan ginen eta handik gauza asko ikusten ziren : baserriak , untzitegia …
Jolas batzuk egin genituen :
-Jolas bat izan zen soka bat hartu eta begiak itxi.Gero kartazal batzuetan txartelak zeuden eta inguruko espazio desberdinak topa behar genituen koadernoan ipintzeko .
-Beste jolas baten, zakuak mapa baten bidez topa behar ziren . Bertan hiru esparru zeuden : basoa , zelaia eta ibaia . Toki hoietako landare eta animali desberdinak esparru hoietan kokatu behar izan genituen.
-Artadian tribialera jolastu genuen eta balio izan zigun ereinotza, ezkurra, basurdea ,orkatza zein mozoloari buruz asko ikasteko.
Irteera honekin zelaiko , basoko eta ibaiko fauna eta landaredia landu genuen eta artadikoa ere bai .
Asko gustatu zitzaidan . Oso polita izan zelako . XABIER ARANGUENA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina