Orriak

2014/11/12

MIKEL

Pasaden urtean euskeraren egunean Mikelekin izan genuen elkarrizketa eskolan. Mikelek lan istripu baten ondorioz oina galdu zuen eta hainbeste maite zuen kirola utzi beharko zuela pentsatu zuen, futbola. Hau izan zen egun horretan berarekin eskolan ikusi genuen bideoa. Canal + -eko bideoa zenez, Marenen ahotsarekin euskaratu genuen, bere lehengusina bait da.
Baina aurten, urte bat pasa eta gero bere ametsak egi bihurtu dira. Larunbatean Frantziako selekzioaren kontra jokatu zuen Espaina mailan sortu duten futbolari "amputatuen" taldean. Gol ederra sartu zuen eta 3-2 irabazi zuten, baina emaitza ez zen garrantzitsuena izan, ilusioa eta gogoa baizik. ANIMO MIKEL!




iruzkinik ez: