Orriak

2015/01/15

June & The Groovies



JUNE &  THE  GROOVIES 



Argazki honetan THE GROOVIES taldearekin agertzen naiz: Jon,  Alex,  Mario  eta Gorkarekin.
Ni oso GUAPA nago, moñoarekin eta jertse berdearekin.

                        June  Aranguena

Albistea



                     Altamirako  antzerkia
Joan den astean  Altamiran lapurrak egon ziren.
 
2015-urtarrilaren 6an Altamirako kultur etxean egon zen antzerkian den-dena lapurtu zuten.
 

Poliziek susmatu zuten kartzelatik irten  zen  mutil bat izan zela eta bere izena  Oier  Nebelkrakel  dela.
  

Antzerkia  hazteko  bakarrik 10 minutu  zeudenean antzezleak  azeitunak eta mosto bat hartzen zeudenean, lapurtu zuten dena.


Pasaden urtean Oier  kartzelara  joan  zen  protagonistaren  txakurra hiltzeagatik.

Poliziak  laster  harrapatuko   dute!
                                                                  Unax  Bilbao

Euskal Herriko ipuina



Kastrexanako zubia

Lehenago, herrietako neska asko neskamez lan egitera hirietara joaten ziren.

Horrelako neska bat, Barakaldoko Kastrexana auzoan zegoen neskame.  Pozik zebilen etxeko haurrak  zaintzen eta etxeko lanak egiten.

Igandeetan, Bilboko Kasillan erromeria egoten zenez hara joaten zen. Pozik zebilen, baina etxerako ordua  heldu zitzaion eta  etxera itzuli zen.  Orduan ,etxeko andreak ura hartzera bidali zuen. Neskameak  txarroa hartu zuen eta iturrirantz abiatu egin zen.

Bat-batean,  deabru bat agertu zen eta esan zion:

- Zubi bat egingo dizut baina trukez zure arima  eman beharko didazu.

Neskamea apaizaren bila joan zen baina apaizak ezin zion lagundu. Ama nagusiarengana joan zen:

-Zeure arima salbatu nahi baduzu martxoko arrautzatik jaiotako oilarrak kukurruku egin beharko du-esan zion Ama Nagusiak.

Neskameak aurkitu zuen oilarra eta lastozko zuziak piztuta oilarrak kukurruku egin zuen. Deabruak ia ia bukatuta zeukan zubia, harri baten faltan geratu zen Kastrexanako zubia.

Manex   Beaskoetxea  


Albistea



Iñaki Williamsek lehenengo partida jolastu du Athletikarekin.


Iñaki Williamsek, 20 urteko aurrelariak, lehenengo partida jolastu du Athletikarekin.

Athletic eta Cordobaren futbol partidan Iñaki Williamsek bere lehenengo partida jolastu du Aritz Aduriz (aurrelari donostiarra ) lesionatuta zegoelako.


“Hau amets bat da “. Esan zuen Iñaki Williamsek.
“Kamiseta nire logelako hormatik zintzilikatuko dut.”



Abenduaren 20an izan zen, aurreko urtean. Iñakik oso ondo jolastu zuen, baita gola sartu zuen San Mameseko estadioan.


Klubeko presidenteak eta entrenatzaileak Iñaki Williamsek beti jolastea nahi dute. “Williamsek oso ondo jolastu du. Hemendik aurrera berak jolastuko du.” Esan zuen entrenatzaileak.
                                                  


                                                Lur Iturbide

Inkesta



Kirolen testa
1.mailako ikasleei inkesta bat egin nien zer kirol gustatzen zaien jakiteko. Gela horretan 12 lagun dira.

1                    1-      Zenbat denbora egoten zarete kirola egiten?
      6  Ordu bat baino gutxiago.    5  Ordu bat      0  Ordu bat baino gehiago
2                    2-      Zertan egoten zarete kirola egiten?
      3 Futbolean     6  Sokasaltoan    2 Beste gauza batzuetan
3                    3-      Non jolasten duzue?
      0 Etxean       10  Patioan   1   Beste leku batzuetan
4                    4-      Zein da zure kirol gogokoena?
      3  Futbola     1  Saskibaloia    7  Beste bat
               5-   Zein da zure talderik gogokoena?         
            9         Athletic    1 Barça    1 Beste talde batzuk
          6-Zein da zure jokalari gogokoena?
     1 Barçakoa       9  Athletikekoa    1 Beste batzuk
               7-Zer kirol gustatzen zaizu gutxien?
     6 Futbola     4 Sokasaltoa    1 Beste batzuk
               8-Kirolei buruz egiten duzue berbarik?
     2 Bai      9 Ez     0 Batzuetan
               9-Zein tresnarekin jolasten duzu?
    3 Baloiarekin       7  Sokarekin       1Beste gauza batzuekin

Ikusten denez   1. mailako umeei sokasaltoa asko gustatzen zaie.  Gehienetan  lagunekin jolasten dute.
Beñat Hormaetxea