Kastrexanako zubia
Lehenago, herrietako neska asko neskamez lan egitera hirietara joaten ziren.
Horrelako neska bat, Barakaldoko Kastrexana auzoan zegoen neskame. Pozik zebilen etxeko haurrak zaintzen eta etxeko lanak egiten.
Igandeetan, Bilboko Kasillan erromeria egoten zenez hara joaten zen. Pozik zebilen, baina etxerako ordua heldu zitzaion eta etxera itzuli zen. Orduan ,etxeko andreak ura hartzera bidali zuen. Neskameak txarroa hartu zuen eta iturrirantz abiatu egin zen.
Bat-batean, deabru bat agertu zen eta esan zion:
- Zubi bat egingo dizut baina trukez zure arima eman beharko didazu.
Neskamea apaizaren bila joan zen baina apaizak ezin zion lagundu. Ama nagusiarengana joan zen:
-Zeure arima salbatu nahi baduzu martxoko arrautzatik jaiotako oilarrak kukurruku egin beharko du-esan zion Ama Nagusiak.
Neskameak aurkitu zuen oilarra eta lastozko zuziak piztuta oilarrak kukurruku egin zuen. Deabruak ia ia bukatuta zeukan zubia, harri baten faltan geratu zen Kastrexanako zubia.
Manex Beaskoetxea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina