Orriak

2015/04/23

GERNIKAKO BONBARDAKETA

                                                         ARROTEGIRA  IRTEERA

Apirilaren 22an, asteazkenean,  Arrotegira  joan  ginen  Gernikako bonbardaketari buruz nagusiekin hitz egitera eta goiza pasatu genuen.

9:15etan  irten  ginen  eskolatik,oinez   joan  ginen  eta  iritsi ginenean kulunpiotan  jolastu eta  hamarretakoa  jan  genuen.
Arrotegiko Elena irten  zen  eta  orduan barrura sartu  ginen, han  bertakoekin egon  ginen  hitz egiten.
1937ko  apirilaren 26an astelehenean Gernika  bonbardatu  zuten eta bertako nagusiak  beraiek bizitakoa kontatu  zuten.Guk  bonbardaketari buruz dakigunaz hitz egin genuen.
Azkenik  bideoa  ikusi  genuen eta  opariak  banatu  genituen, bakoitzari argazki bat oparitu ziguten.

Bueltan bertako furgonetaz etorri ginen, denok batera ez ginenez sartzen bi buelta egin behar izan zituen.
Oso  ondo pasatu  genuen.

                                                                                                         JONE APRAIZ

iruzkinik ez: