Orriak

2015/06/17

AKTIBATU+ TXAPELDUNAK

 Ekainaren 12an Madariaga dorretxera joan ginen AKTIBATU + txapelketako sari banaketara. 18 eskola parte hartu dute txapelketan eta gu izan gara irabazleak. Aurkezleak Oihan Vega eta Sara Ganbara izan ziren.
Eskolan 5. mailakoak bultzatu dugu programa, horretarako zenbait ekintza egin ditugu: kontagailuak aztertu, argiak eta monitoreak piztuta geratzen ez diren kontrolatu, kartelak eta pegatinak egin besteak kontutan hartzeko, Kroki igelaren kanta...
Power point bat ere egin genuen proiektua azaltzeko eta gelaz gela joan ginen besteei azaltzen.
Gure lana hain ondo egin dugunez bi sari jaso ditugu, lehengoak izan gara. Opari moduan itsas museora irteera eta Urkiolako parketxera irteera eman digute.
http://busturialdea.hitza.eus/2015/06/12/aktibatu-programaren-sariak-banatu-dituzte-busturiko-madariaga-dorretxean/

Gehiago jakin nahi baduzue, KLIKATU argazkian.

iruzkinik ez: