Orriak

2017/02/28

4.MAILAKO IKASLEEK ONDAKINEKIN JOLASAK EGITEN

Euskara arloan landutakoari jarraituz, 4.mailakook, etxean aurkitutako materialak erabiliz jostailu batzuk egin ditugu. Gaur egun jostailu modernoak eduki arren, irudimena erabiliz ondo pasa daitekeela erakutsi nahi izan dugu. jostailuak egin ondoren hauen aurkezpenak prestatu eta eskolako beste ikasleen aurrean burutu ditugu. Hona hemen emaitza:












2017/02/24

IHAUTERIETAKO EKITALDIA


Ostiralean izan dugu gure ospakizuna. Aurten zirkoa izan dugu gaia, eta eskola kolorez bete da. Lehenengo argazkiak atera ditugu, kalejirarekin jarraitzeko. Patiora bueltatu gara eta dantzaldia egin dugu. Guraso elkarteak txokolate goxo batera gonbidatu gaitu denoi, eta arratsaldean, lauretan, tailerrak antolatu dituzte.
Hemen daukazue gaurko jaialdiaren bideoak:





Oso ondo pasatu dugu!!! Eskerrik asko etortzeagaitik.

2017/02/10

ERLIEBEAREN PROIEKTUA

Laugarren mailako ikasleak gizarteko proiektu polit bat egin dute. Euskal herriko erliebeari buruzkoa da eta lehenengo zikloko ikasleei aurkeztu diete. Bi taldetan banatu dira egiteko eta talde bakoitzak bere aurkezpena egin du. Hona hemen aurkezpen horiek:





5. eta 6.  taldeak aldizkaria argitaratu du.

Azken hilabeteetako lanak eman ditu bere fruituak. 5. eta 6. mailako ikasleek jo ta su aritu dira notiziaren bila. Hainbat elkarrizketa eta berri interesgarri dakarkigute. Sekulako kazetariak ditugu eskolan.Irakurri nahi badozu etorri eskolara eta eskatu ezazu ale bat.



2017/02/09

2 URTE: URPERATZEN DA ALA EZ????

Txiki-txikitatik esperimentuak egiten... Urperatzen ote da? Gogoekin ez gelditu egin eta ikusi zer gertatzen den.

ZIRKOA DATORRELA.....!!!!!

Ihauteriak datozela eta gure txikiak hasi dira eskolako pasabidea ambientatzen. Dakizuenez aurten ZIRKOA dugu gaia eta bete-betean ari dira.
 

KANDELERIO

Aurten ere atera gara kandelerio eguna, otsailaren 2a, ospatzera. Ohitura denez aintzina kandelak bedeinkatzen zituzten ekaitz egunetan etxeak tximistetatik babesteko. Guk eskola babesteko saiakeran, beste urte betez, ohitura jarraitu egin dugu.


2 URTEKO GELAKOAK IKASTEN ETA JOLASTEN.



KANDELERIO

Aurten ere atera gara kandelerio eguna, otsailaren 2a, ospatzera. Ohitura denez aintzina kandelak bedeinkatzen zituzten ekaitz egunetan etxeak tximistetatik babesteko. Guk eskola babesteko saiakeran ohitura jarraitu egin dugu.

2017/02/06

BIZIKIDETZA PROIEKTUA eta GURE BITARTEKARIAK.

BIZIKIDETZA
Zer da?
* Hezkuntza sistemaren oinarrizko helburuetako bat.
* Elkarrekin bizi izaten ikastea. Bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak arduraz aurrera eramanez eta besteenak errespetatuz.
* Azken finean, gure arteko harreman onak edo positiboak bultzatzea, honetarako ezinbestekoa dugu elkarren arteko errespetua eta langiro egokia sortzea.

Gure ikastetxean, BIZIKIDETZA proiektua aurrera eramateko BEHATOKIA eratu dugu BIZIKIDETZA URTEKO PLANA eginez eta aurrera eramanez.Behatokiaren funtzio nagusia da urteko plana adostu eta aurrera eramatea.( baita tutore, tutoritzen bitartez kontsultoreak bultzatuz).
BEHATOKIko partaideak:
- Ikasle 2.
- Irakasle 1.
- Guraso 1
- Jantokiko monitore 1.
- kontsultorea.

URTEKO PLANAREN barruan aurrera eramango diren iharduera orokorrak hurrengo hauek izango dira:
-Arauak zehaztu ( urtero bezala).
-Iradokizunen buzoiak.
-Bitartekaritza gatazken konponbidean eta detekzioan.
-Hezkuntza emozionala eta talde kohesioa lantzeko dinamika plana eta aplikazioa.
-Irakasleok era berean jokatu gatazka ezberdinen aurrean (idatzita dugun protokoloa irakasleon artean zabaldu eta jarraituz).

GURE IKASTETXEKO III. IPUIN TOPAKETA.
Dagoeneko badago martxan III. ipuin topaketa eta gelatan ipuin usaina somatzen da . 


Liburu eguna badatorrela eta gure ikasleak ipuinen idazle eraldatu nahi ditugu. LHko 1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat, hona hemen aukera paregabea; idatzi zure ipuina eta argitaratua ikusi ahal izango duzu!! Parte hartzaileen ipuinak argitaratuko dira liburuxka batean . Urteak aurrera doazen neurrian sekulako oroigarria, gure txikitako ipuinak begiratzea. Ez da lehiaketa topaketa bat baizik, parte hartzaile guztiok izango duzue LIBURUXKA eta saria.

*Ipuin topaketaren oinarriak: 
- Ipuinaren ekoizpenerako eskolan laguntza izango duzue ,dena dela ez da izango eskolako lan bat (1. eta 2. zikloetan ezezik)eskolan orientabideak eman eta zuzenketak egingo dira beste guztia bakoitzak bere etxean irudimenari bultzada bat emanez.Ipuinaren ekoizpenerako denbora  Martxoaren 10era arte izango duzue. Eskolako zuzendaritzan edo tutoreen bitartez jasoko ditugu.
-Ipuinari gehitu ahal zaio marrazkitxoa (batez ere txikien kasuan eta nagusiagook nahi baduzue baita ere). Dena dela ez luzatu larregi : txikien kasuan (1.-2. maila) ipuina +marrazkia orrialde batean sartu behar da eta nagusien kasuan orri bat bi aldeetatik.
-LHko 3. Mailara arte ipuinaren aurkezpena eskuz egitea onartuko da baina LHko 4.mailatik 6. mailara ordenagailuz aurkeztea ezinbestekoa izango da.Azken kasu honetan, zaindu hizkiaren tamaina(12ko neurria baino handiagorik ez).
-Ipuinak jaso eta txukundu ostean,liburuxka bat egingo da III. Ipuin topaketaren partehartzaile guztien ipuinekin eta sariarekin batera banatuko da.
-Apirilaren 28an, Liburu eguna ospatzeko, Busturiko eskolako III. Ipuin Topaketako sari banaketa kultur etxeko aretoan egingo da.

Animatu zaitez partehartzera !!!