GURE IKASTETXEKO III. IPUIN TOPAKETA.
Dagoeneko badago martxan III. ipuin topaketa eta gelatan ipuin usaina somatzen da .
Liburu eguna badatorrela eta gure ikasleak ipuinen idazle eraldatu nahi ditugu. LHko 1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat, hona hemen aukera paregabea; idatzi zure ipuina eta argitaratua ikusi ahal izango duzu!! Parte hartzaileen ipuinak argitaratuko dira liburuxka batean . Urteak aurrera doazen neurrian sekulako oroigarria, gure txikitako ipuinak begiratzea. Ez da lehiaketa topaketa bat baizik, parte hartzaile guztiok izango duzue LIBURUXKA eta saria.
*Ipuin topaketaren oinarriak:
- Ipuinaren ekoizpenerako eskolan laguntza izango duzue ,dena dela ez da izango eskolako lan bat (1. eta 2. zikloetan ezezik)eskolan orientabideak eman eta zuzenketak egingo dira beste guztia bakoitzak bere etxean irudimenari bultzada bat emanez.Ipuinaren ekoizpenerako denbora Martxoaren 10era arte izango duzue. Eskolako zuzendaritzan edo tutoreen bitartez jasoko ditugu.
-Ipuinari gehitu ahal zaio marrazkitxoa (batez ere txikien kasuan eta nagusiagook nahi baduzue baita ere). Dena dela ez luzatu larregi : txikien kasuan (1.-2. maila) ipuina +marrazkia orrialde batean sartu behar da eta nagusien kasuan orri bat bi aldeetatik.
-LHko 3. Mailara arte ipuinaren aurkezpena eskuz egitea onartuko da baina LHko 4.mailatik 6. mailara ordenagailuz aurkeztea ezinbestekoa izango da.Azken kasu honetan, zaindu hizkiaren tamaina(12ko neurria baino handiagorik ez).
-Ipuinak jaso eta txukundu ostean,liburuxka bat egingo da III. Ipuin topaketaren partehartzaile guztien ipuinekin eta sariarekin batera banatuko da.
-Apirilaren 28an, Liburu eguna ospatzeko, Busturiko eskolako III. Ipuin Topaketako sari banaketa kultur etxeko aretoan egingo da.
Animatu zaitez partehartzera !!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina