Orriak

2017/05/05

ESKOLA TXIKIEN JAIA

Maiatzaren 12an Busturialdeko eskola txikiko jaia ospatuko dugu. Dakizuenez inguruetako eskola txikiak elkartzen gara umeak beraien artean harremantzeko. Aurten guri tokatu zaigu antolaketa, eta egun horretan gure herrian elkartuko gara Mundaka, Ea, Muxika, Arteaga eta Busturiako eskolak. 


EGITARAUA


·         10:00etan  HARRERA ETA ARGAZKIA
·         10:15ean MUSIKA EMANALDIRAKO ENTSAIOAK.
·         HH 2-3urte: Ene kantak “ALAIKI” Arduraduna Yolanda(patioan).
·         HH 4-5 urte:  “Beittu-beittu”. Arduraduna Erruki (plazan).
·         LH 1. Zikloa: “Toca-toca” Zumba kids. Arduraduna Jenneire (tenis pistetan).
·         LH 2. Zikloa: “The Shimmie Shake”. Arduraduna Itxasne (tenis pistetan)..
·         LH 3. Zikloa: “Aldapan gora”. Arduraduna Bego (Frontoian).
           *Euria bada tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan.

·         10:45-11:15 HAMAIKETAKOA
HH eskolako patioan eta LH osoa eskola aurreko plazan. Euria bada tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan.                                    
          **Irakasleon kafe txandak, hamaiketakoa: 11:00- 11:30era.

·         11:15ean MUSIKA EMANALDIA. (Eskolako patioan edo euria  izanez gero tenis pistetan).
                                                                           
·        11:45ean HH TAILERRAK eta LH JOLASAK .
**HHko tailerrak eskolako patioan:
-          HH 2-3 urte:koilarrak, untxiak, marrazki librea eta jolas librea.
-          HH 4-5 urte: animaliak eta loreak, koilarrak, margo librea eta eraikinak.
*Euria bada HH2-3 kultur aretoan eta HH4-5 elizpean.
          **LHko jolasak tenis pistetan.
·         13:00etan BAZKARIA.
·        14:00-15:00tara JOLAS LIBREA. Ziklo bakoitza bazkaldu duen tokian. **Irakasleontzako  bazkalosteko Kafe txanda.
·         15:05 AGURRA (eskolako patioan edo euria bada tenis pistetan)AGURREKO BERTSOA, MONTORRERI LEKUKOA PASATZEA ETA ESKOLA TXIKIEN  KANTA DENOK ABESTU ETA DANTZATU.


ESKOLA TXIKIA HERRIEN HAZIA


Umeak dira  etorkizuneko herritarrak. Jasotzen duten heziketaren arabera garatzen dira umeak.  Umeak dira gure etorkizuneko hazia,honelako heziketa halako hazia. Heziketaren garrantzia da oinarria haziaren kalitatearen irabazian. Izan ere, ezagutzaren,  hezkuntzaren eta elkarbizitzaren  lehen urratsak bere inguru hurbilean  ematen ditu umeak.
Txikitatik Herriko eskolan, herriaren nortasunean,  herriko giroan,  kulturan,  inguru hurbilean integratuak,   beste herrikideekin elkarreraginean eta kooperazioan  biziz, bakoitza   bere herrikoa izateaz harro sentiaraztea ahalbidetzen dute herriko eskolak. Herrien  altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak . Eskola herrian bertan izateak,  umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan bizitasuna eta aberasgarritasuna dakar.
 Eskola herriari begira eta herria eskolari begira antolatzen dira eskolako eta herriko  ekitaldiak (antzerkiak, ihauteriak, olentzero, eskola-eguna,  liburu eguna, Santa Ageda, festak..) Eskolak herritarrei hurbiltasuna eskeintzen die eta udalarekin hartu-emona  gunerokotasunean gauzatzen da.
Eskola Txikia, herri txikietako eskola, gaur eguneko eskola, publikoa eta modernoa da. Eskola bakoitza komunitate txiki bat osatzen du,  non ikasle bakoitza bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten du, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin ,adin ezberdinetako haurrak nahasten dira elkarreragina eta harremanak indartzen direlarik. Irakasle eta gurasoen arteko harremana  estua da. Eguneroko bizitza  euskaraz garatzen duen eskola euskalduna da baina beste hizkuntzetara irekia ere.
Herri txiki baten lehentasuna  eskola  herrian izatea da , herriaren  etorkizuna ziurtatzen duelako . Eskolarik hoberena herrian bertan dagoena. . Izan ere, ezagutzaren,  hezkuntzaren eta elkarbizitzaren  lehen urratsak bere inguru hurbilean  ematen ditu umeak.  Beraz,  umearen inguru hurbilean kokatutako eskola aldarrikatzen dugu .

Haziaren zaintzak  fruituaren  kalitatea hobetzen du  eta etorkizuna bermatzen du.

iruzkinik ez: