Orriak

2019/12/20

gabonak


Urtero bezala, Gabonetako oporrak heldu dira,
eta Olentzero eta Mari Domingi heldu arte,
eskolako guztiak (ikasleak, irakasleak, gurasoak…)
prest gaude elkarrekin ondo pasatzeko.
Horretarako…
jaialdi zoragarria
prestatu dizuegu!






Espero dugu zuentzat prestatu dugun guztia
zuen gustoko izatea.
Ondo pasa oporretan,
eta badakizue: oso ondo portatu bazarete,
bai Olentzeroak bai Erregeek
opari asko ekarriko dizkizuete.
Eguberri on
denontzat!

2019/12/13

OLENTZERO

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 
ETORRI DIRA ESKOLARA!!!

Bai, badakigu ez direla benetakoak. Baina postontzi bat dute, eta jada zuen gutunak ekar ditzakezue Olentzerorentzat.
Ah, benetakoak datorren ostiralean, abenduak 20, 11:00etan etorriko dira eskolara. 

ANIMATU ETA ETORRI BASERRITAR JANTZITA!!

ETA EZ AHAZTU ONDO PORTATZEA!!

2019/12/12

"EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO"

EUSKARA EGUNA 2019

Ba da garaia Euskara egunean eskolan izandako ekitaldiak argitaratzeko!! Arazo teknikoak direla eta hor ibili gara jo ta ke eta azkenean ere lortu dugu. Berandu baina, bagatoz guztioi Euskara egunean, abenduak 3an, izan genituen ospakizunak kontatzera.
Goizean goiz Uzelai ikastetxearen leloa, EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO, mundu guztiari erakusteko gogo handiz, pankarta bat egin  dugu eskola guztiak parte hartu dugularik, ondoren bertso, joko eta dinamika ugari egin ditugu...Gainera guk egindako pankarta eskolako leihotik zintzilikatu dugu... ikusi, ikusi zein ondo pasatu dugun.

2019/11/27

GENERO-INDARKERIAREN KONTRA!!

Pasaden astelehenean, azaroak 25, Genero-indarkeriaren kontrako eguna izan zen.
BUSTURIKO ESKOLAN ERE 
BORROKA HORREKIN 
BAT GATOZ!!







2019/11/12

ARTE EDERRETAKO MUSEORA BISITA

Pasaden ostiralean, azaroak 8, J.M.Uzelaiko ikasleak, 5. eta 6. mailakoak, hain zuzen ere, Bilbora joan ginen.
Irtera honen helburua Arte Ederratako Museoa bizitatzea izan zen. 










Bertan, koadro desberdinak aztertzeko aukera izan genuen: horretarako, galdera sinpleetan oinarritatako metodoari esker, pentsamendu kritikoko trebetasunak garatu ahal izan genuen.

Museoko planoari jarraituz, aurretik zehaztuta geneuzkan 8 koadro behatu genituen.









Ikasleok ondo baloratu dugu esperientzia berri hau hurrengo arrazoiengatik:

  • Koadroen egileak ezagutu eta transmititzen dutena ikusi dugu.
  • Koadro baten aurrean, koadroa begiratzen kontzentratuta, ideia asko etorri zaizkigu burura.
  • Jose Maria Uzelai margolariaren obrak ikusteko aukera izan dugu.
Gainera, museora heltzeko garraibide desberdinak joateko aukera izan dugu.




ESKOLAKO TXIKIENOK ERE LAN ITZELA EGITEN DUGU!!



ESKOLAKO PLANOTXOA EGIN DUGU!

2019/10/17

BIRD-CENTERRA BISITA

Klasean, Urdabai-paduretan bizi diren hegaztiez hitz egitea entzutea oso aspergarria da; hobe da hantxe ikustea. 
Horregatik atzo, urriaren 16an, 5. eta 6. mailakoak Bird-Centerra joan ginen.







Han ikusi ahal izan genuen zenbat bizitza dagoen paduretan, bai landare bai animalia. 
              

Gainera, kontatu ziguten ea gure auzokide berria, hau da, arrano arrantzalea, ondo moldatzen den gure artean.


 



 






2019/10/09

HEZKIDETZA

Aste honetan Magda pirata etorri da eskolara, eta kontatu digu ez zaiola gustatzen pirata izatea, nekazaria baino.




Guk esan diogu guztiok, bai mutilek bai neskek, nahi duguna izan gaitezkeela.