EUSKARA EGUNA 2019
Ba da garaia Euskara egunean eskolan izandako ekitaldiak argitaratzeko!! Arazo teknikoak direla eta hor ibili gara jo ta ke eta azkenean ere lortu dugu. Berandu baina, bagatoz guztioi Euskara egunean, abenduak 3an, izan genituen ospakizunak kontatzera.
Goizean goiz Uzelai ikastetxearen leloa, EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO, mundu guztiari erakusteko gogo handiz, pankarta bat egin dugu eskola guztiak parte hartu dugularik, ondoren bertso, joko eta dinamika ugari egin ditugu...Gainera guk egindako pankarta eskolako leihotik zintzilikatu dugu... ikusi, ikusi zein ondo pasatu dugun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina