Bariku batean, Otsailaren
21ean, pertsonai mitologiko guztiak
Busturiko eskolara joan ziren
eta hango
umeekin egun osoa ematea erabaki zuten, Inauteriak ospatzen.
Umeek ikusi zuten pertsonai
horiek, nahiz eta oso desberdinak izan,
denek
bere alde ona ere zutela:
Galtxagorriak oso langileak ziren
Tartalo arduratsua zen
Maritxu Teilatako esker onekoa zen
Zezengorri zaindaria zen
Lamiak laguntzaile onak ziren
Akerbeltz babeslea zen
Mari eta Sugar behatzaileak ziren
Elkarrekin jolastu, dantzatu,
abestu, eta arratsaldez txokolatea jan… egin zuten.
Primeran pasatu zuten,
Primeran pasatu zuten,
eta gainera,
ikasi zuten guztiok gure alde ona topatu eta erakutsi behar dugula.
Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan
eta atera dadila Busturiko Inauterietan!
eta atera dadila Busturiko Inauterietan!
Eta eskola amaitu
ondoren,
Inauteriak herrian jarraituko dira:
ONDO PASA BUSTURIA!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina