Orriak

2020/10/26

 BIZIKIDETZA EGUNA

Bizikidetza egunean ikastetxeko ikasle talde guztien aurkezpena egiten da eta ikasturtean zehar aurrera eramango diren proiektu guztiak uztartuz ezagutzera ematen dira. Aurten urriaren 23an ospatu da eta beste ikasturteetan denok batzen izan bagara (udal aretoan) ere aurten COVID dela eta guztion aurkezpenekin bideoa eratu da. Talde bakoitzak bere ikasgelan ikusi du.

Eskolaren aurkezpen batean datza. Ikasleen arteko harreman osasuntsuak eta hurbiltasuna bultzatzen dira eta talde zentzua indartzea da helburua . Taldeko argazkiak eskolako arbolan kokatzen dira eta talde bakoitza denon aurrean aurkezten da prestatu duten zerbait eginez (aurten grabatu egin da). Ikasturtean zehar martxan jarriko diren kanpaina eta proiektu nagusien berri ematen da. Aurten, sendabelarren inguruan arituko gara . Gela bakoitzak sendabelar baten izena hartuko du eta haren propietateak azalduz pasabideko muralean kokatuko ditu. Sendabelarren sendatze propietateak ematen dizkien  baloreak indartuz ikasturtearen zehar honen lanketarako planifikazioa egingo da HN batzordearen bitartez.

Honez gain, aipamen berezia nahi diegu eman ikasle ordezkari, bitartekari eta euskaltzainei. Gela bakoitzetik bat, izendatuak izan dira eta kontsultorearen eta irakasleon laguntzarekin zeregina izango dute. Aurten euren gain jausiko dira aipatutako figura guztien ardura eta (COVID dela eta)... ahaleginduko gara zama arintzen, baina meritua dute. 




iruzkinik ez: