Orriak

2012/11/06




                                                  BILBOKO METROA




    Bilboko metrora joan ginen urriaren 24an .San kristobalen trena hartu genuen Boluetara joateko. Boluetan metroa hartu eta Bilboko metroaren bulegotara joan ginen.
    Bulegoan bideo bat jarri ziguten. Bideoa txori zibernetikoa zen eta Lurpi deitzen zen. Lurpik gauza asko erakutsi zizkigun.Hauek dira:

-Metroa zergatik sortu zen.Metroa sortu zen kotxeek kutsatu egiten zutelako. Orduan trena eta metroa sortu ziren.

-Atasko asko egoten zirelako ere sortu zuten. Metroa beti puntual heltzen zen.

-Lehendabizik lur gainetik joaten ziren eta orain lur azpitik ere badoaz.Erreka azpitik joateko tunelak egiten zituzten.

-Alde zaharrean ate bat dago,  uholdeak daudenean ura ez sartzeko da.


     Metroa hartu berriro eta Sarrikora joan ginen. Estazio horrek eskorpioi antza zuen.Metroan jesartzeko nagusiei eta karrodunei itxi behar zaie. Eta aszensoran ere bai. Bagoiak kotxeak deitzen dira. Kotxe guztietan plano bat dago. Atea zabaltzen denean arin sartu behar da, bestela ateak zapaldu egiten zaitu. Gidaria nareatzen bada, automatiko gelditzen da.

    Azalpenak amaitu ondoren bazkaltzen joan ginen.Areetako Plazara. Hor usoak zeuden.

    Azkenik berriro hartu genuen metroa Boluetaraiño joateko. Bukatzeko trena hartu eta berriz eskolara.

iruzkinik ez: