Arte Ederretako Museoa
Otsailaren 9an, astelehenean, Bilboko Arte Ederren museora joan ginen goiza pasatzera.
3.mailatik 6. mailara joan ginen. 3 talde egin genituen. 3.eta 4. maila, 5. maila eta 6.maila. Autobusez joan ginen eta elur asko ikusi genuen.
Museoan ikusi genituen koadroak eta eskulturak urarekin lotuta zeuden. Museoaren aurrean eskultura handi bat zegoen. Joan Crisóstomo Arriaga musikariari omenez zen.
Barruan 2 koadro ikusi genituen, XIV .mendekoak. Hain zaharrak ziren apurtuta zegoela eta elizak, abadeak eta aingeruak ikusten zirela .Koadro baten “El arca de Noé” historioa kontatzen zen.
Beste bat eskultura bat izan zen. Bi maitale besarkatuta ikusten ziren itsasertzean.
Museoaren sarreran Nestor Basterretxea bermiar eskulturagile famatuaren egurrezko eskulturak ikusten ziren.
Gero , beste koadro bat ikusi genuen, Frantziako erreginari buruzkoa. Baita Jose Maria Uzelairen “Jugando a bolos en San Bartolomé” ikusi genuen.
Niri museoa gustatu zitzaidan baita nire gelakoei ere.
Lur Iturbide
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina