Orriak

2015/11/30

Arrotegi

GABONAK! GABONAK!
HAU ZORIONA!
Azaroaren 20an Arrotegira joan ginen.Bertako lagunek esan ziguten eurek zelan ospatzen zituzten.
Opari eta guzti bueltatu ginen!!.
Guk honela pasatzen ditugu:




GABONAK

Nik Gabonak hiru lekutan ospatzen ditut:
Abenduak 24an Olentzero egunean Muxikan ospatzen dut. Abenduak 31an Urte Berri egunean Urretxun ospatzen dut eta urtarrilaren 5ean,Errege Magoak, San Kristobalen ospatzen ditut, nire etxean.

Nire baserrian ospatzen dudanean, 24an, lehengusu-lehengusinak  osaba-izeko, nire amama eta birramama elkartzen gara.

Urretxun, abenduak 31an, nire amama, aitona, izeba, osaba eta lehengusu –lehengusinak elkartzen gara.

Urtarrilaren 5 nire etxean nire ama, aita, ahizpa eta ni elkartzen gara.

Olentzero egunean pikoteoa eta turroia jaten ditugu.Urretxun pikoteoa eta oilaskoa jaten dugu eta etxean pizza eta turroia.

Nik, Olentzero egunean,  opariak eskatzen ditut; ez badizkit opariak ekartzen, erregeei eskatzen dizkiet.



                                                                 Jone  Apraiz

iruzkinik ez: