Dakigunez, tamalez, zeregin handia dugu Euskeraren erabilpena bultzatzen eta horretarako aurten ere kanpaina berri bat abian jarri dugu. Euskeraren txantxangorriaren inguruan montatu dugu kanpaina, hiruhileko bakoitzean gure ikasleak kaiola barruan dagoen txantxangorria askatzea izango dute helburu eta baita ere, jakina,saria jasotzeko baldintza izango da. Horretarako egunerokotasunean euskeraz aritu beharko dira zaindariak txandaka guztiak izango direlarik. Jasoko duten saria ikasleak aukeratutakoa izango da euren konpromisoa bilatuz.
Hasteko gela bakoitzak txori baten izena hartu du eta gelan txori hori kaiolan izango dute. Astelehentik ostiralerako egunerokotasunean taldea euskeraz aritzen baldin bada euren txoria askatzea lortuko dute eta beheko pasabideko muralean dagoen txantxangorria askatzeko erabiliko dute. Horrela, hiruhilabetearen amaieran 7 edo 8 txori izan behar dituzte (talde bakoitzak) Euskeraren txantxangorria askatzeko. Seguru gaude lortuko dutela eta sariarekin ere disfrutatuko dutela.
Gure txikiak ere Urtxintxa jarri dute Euskeraren txantxangorri lagun moduan eta hilero pasatzen dira esaera zaharra aldatzera eta txantxangorria zaintzera.
Gure txantxangorria nahi badozu ikusi etorri gure eskolara eta beheko pasabidean aurkituko duzu Urtxintxa eta talde ezberdinak askatutako txoriak zaindari dituztelarik.
EUSKERAREN TXANTXANGORRIAREN MURALA. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina