
Apirilak 2an 10:15etan, Arrate Egaña (idazlea) gure eskolara etorri zen. Bertan 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak berarekin egon ginen. Maila bakoitzeko ikasleak liburu bat irakurri behar genuen. 3 eta 4. mailakoek “Txita more txikia” irakurri zuten, eta 5 eta 6. mailakoek "Logurepeko munstroak”.
Arrate Egañak guk irakurritako liburuen laburpena eta esanahia kontatu zigun.
Azalpenak bukatzerakoan, guk bizpahiru-lau galdera egin genizkion, eta berak poz-pozik erantzun zituen.
Bukatzeko, “Logurepeko munstro”-en liburua brailez erakutzi, eta bitartean, gure liburuak sinatu zizkigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina