Orriak

2015/02/26

Ipuina



Astobusak

Aspaldi-aspaldidanik asto asko bizi izan dira ipuineko herrian, baina beti ez dira oso ondo bizi izan. 

Egun batean, astoen eta herritarren bizi modua aldatu zen.

Behin batean, arabiar batzuk heldu ziren herri hartara eta esan zioten beraien herrian petrolio asko zegoela. Baimena eskatu zioten alkateari petrolioa atera ahal bazuten. Alkateak baietz esan zien eta segituan hasi ziren petrolioa ateratzen. Lurra zulatu eta metro gutxitara  petrolio pila bat atera zen.

Petrolioa saltzen hasi eta herriko jende guztia aberatsa egin zen. Jendea aberatsa egin zenez, astoak korta baten sartu zituzten betirako.

Baina egun batzuk pasatuta, petrolioa agortu egin zen. Orduan jendea dirurik gabe geratzen hasi zen eta konturatu ziren baserriko lanak egin behar zituztela, baina astoak behar zituzten. Horregatik astoak askatu eta pozik bizi izan ziren.
Beñat  Hormaetxea           

iruzkinik ez: