OLENTZERO ETA MARIDOMINGI
Gaur 2020ko azken eskola eguna da. Olentzero eta Maridomingi etorri dira gu ezagutzera. Haurrek beraien nahiak luzatu dizkiete, eta Olentzerok opari batzuk ekarri dizkigu eskolara.
ESKERRIK ASKOOO!!!!
GABON
ZORIONTSUAK!
Eskolak jendartea, gizartea, hobetzeko duen
ahalmenean sinesten dugu, pertsona guzti guztiak eskolatik pasatzen baikara.
Hortaz, berdinen arteko eskola eredu bat bermatzeko,
berdintasuna egunerokotasunean lantzeak
premiazko garrantzia duela uste dugu.
Hori dela eta,
ikasturte honetan HEZKIDETZA
proiektuari hasiera eman diogu.
Hezkidetza proiektu
honetan eredu berriak nola tratatu, familian
(hezkuntza komunitatearen parte bat izanik) bertan ere lantzea beharrezkoa
dela uste dugu.
Guzti hau lortzeko eskola eta familiaren artean lanean
arituko gara.
Gabonak gainean ditugula, hezkidetza jorratzea gure ardatz nagusietako bat izanik, joko eta jostailu egokiak aukeratzeak duen garrantziaz hausnarketa eragin nahi dugu.
Haurtzaroan jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta, izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereganatzen dituzte.
Jolasa ikasteko egoera naturala da eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Ez dira soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko.
Jolasaren bidez bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolas eta jostailu desberdinak erabiltzen berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz, generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa bultzatuko dute.
Hau dela eta, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritikoa egitea.
-
Bere adinerako aproposa da? zein
gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?
-
Zergatik eskatu du jostailu hori?
modagatik, iragarkiagatik …
-
Norekin jolas daiteke jostailu
honekin? neska zein mutilekin? aniztasuna errespetatzen du?
-
Erabilera anitzeko jostailua da?
era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio?
-
Zein rol garatzen dira jostailu horren
bitartez?
-
Zein motatako harreman ereduak
bultzatzen ditu?
-
Neskek zein mutilek jolastu ahal
izatea.
-
Estereotipo sexisten transmisioa
saihestea.
-
Gainontzeko haurrekin jolasteko
aukera ematea.
-
Haurren arteko komunikazioa
ahalbidetzea.
-
Gehiegizko indarkeria eta lehia
ekiditea.
-
Harreman kooperatiboak indartzea.
-
Baztertzailea ez izatea: edozein
haurrek jolasteko modukoa izatea gaitasunak edozelakoak izanda ere.
-
Dibertigarria eta motibagarria
izatea.
-
Irudimena eta sormena garatzen
laguntzea.
-
Jakin-mina piztea, jostailuari
beste aukera batzuk bilatzeko.
-
Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea
eta gatazkak konpontzeko gaitasuna lantzea.
-
Kultur aniztasuna, harreman eta
bizitzeko modu desberdinak kontutan hartzea.
Egokiak diren hezkidetza jolasak deskribatu ondoren, beharrezkoa da ipuin eta kontakizunak aipatzea. Izan ere, haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsuak dira.
Aztertzen baditugu,
genero estereotipoak transmititzen jarraitzen dituztela konturatuko gara.
Pertsonaia maskulinoak ausartak, ebazpen-izaeradunak, abenturazaleak eta autonomo bezala deskribatzen dira. Pertsonaia femeninoak ordea, pasibo eta ziurtasun eta autonomia gabeko pertsonak bezala azaltzen dira. Bestalde, gizonei sentiberatasuna ukatzen zaie eta emakumea aldiz sentimentalkeriarekin lotzen dute.
Zorionez, balore egokiak lantzen dituzten ipuin asko daude euskaraz argitaratuta. Beraz, txikitatik hezi ditzakegu gure haurrak parekidetasunean edo euskaraz.
Hori dela eta, ipuinek transmititzen dituzten baloreetan arreta jarri behar dugu eta haurrak berdintasunean aurkezten dituzten liburuak hobetsi behar ditugu.
Horregatik, gida honen bidez ekarpena egin nahi dugu irudizko mundu baten bitartez berdintasunezko gizarte bat sortzeko, indibiduala nahiz kolektiboa, berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean oinarritua. Mundu bat zeinetan haurrek, sexua edozein izanik ere, aukeratu ahal izango baitituzte beren desioak, ametsak eta ilusioak, betiere aukera berdintasunean.
Azaroak 25
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako
Nazioarteko Eguna
INGURUA GARBITZEN
EA30 ekimena dela eta Urriak 30ean eskola osoak gure ingurua plastikoz garbitu genuen. Talde ezberdinetan banatu ginen. Eskolako ingurutik hasi eta frontoia, tenis pista, elizako aterpea, banbu etxea eta San Bartolome auzoraino iritsi ginen. Plastiko mordo bat jaso genuen. Eguraldia ere gure alde izan zen.
IKUSI ZER NOLAKO EGUN ZORAGARRIA!!!!!
SAN PEDRO DE ATXARRERA IRTEERA
Mendi tontorrean
bokatak jan eta Akordatik jaitsi ginen Laidarantz; eskolara bueltatu beharra zegoen.
ORTUA
Azaroak 4an L.H. 4 ko ikasleak eskolatik urbil dugun negutegira
joan ginen. Bertan lanean ibili ginen.
Hiru taldetan antolatuta. Batzuk piperrak, alberjinak eta azenoriak batzen ibili
ziren. Beste batzuk berbena limoi-usainari ostoak kentzen
eta hirugarren taldea ortuariak ureztatzen.
Baita , etxera eraman genituen: piperrak,
azenarioak, errabanitoak, erremolatxak, alberjinak…….
Ze ondo pasa genuen!!
BIZIKIDETZA EGUNA
Bizikidetza egunean ikastetxeko ikasle talde guztien aurkezpena egiten da eta ikasturtean zehar aurrera eramango diren proiektu guztiak uztartuz ezagutzera ematen dira. Aurten urriaren 23an ospatu da eta beste ikasturteetan denok batzen izan bagara (udal aretoan) ere aurten COVID dela eta guztion aurkezpenekin bideoa eratu da. Talde bakoitzak bere ikasgelan ikusi du.
Eskolaren aurkezpen batean datza. Ikasleen arteko harreman osasuntsuak eta hurbiltasuna bultzatzen dira eta talde zentzua indartzea da helburua . Taldeko argazkiak eskolako arbolan kokatzen dira eta talde bakoitza denon aurrean aurkezten da prestatu duten zerbait eginez (aurten grabatu egin da). Ikasturtean zehar martxan jarriko diren kanpaina eta proiektu nagusien berri ematen da. Aurten, sendabelarren inguruan arituko gara . Gela bakoitzak sendabelar baten izena hartuko du eta haren propietateak azalduz pasabideko muralean kokatuko ditu. Sendabelarren sendatze propietateak ematen dizkien baloreak indartuz ikasturtearen zehar honen lanketarako planifikazioa egingo da HN batzordearen bitartez.
Honez gain, aipamen berezia nahi diegu eman ikasle ordezkari, bitartekari eta euskaltzainei. Gela bakoitzetik bat, izendatuak izan dira eta kontsultorearen eta irakasleon laguntzarekin zeregina izango dute. Aurten euren gain jausiko dira aipatutako figura guztien ardura eta (COVID dela eta)... ahaleginduko gara zama arintzen, baina meritua dute.